XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alemanian erne daude Frantzira begira, frantziar langileriaren iraultza garrantziduna bait zen guztiontzat.

Karl Marxek ere gogoan hartuko du esperientzia garratza hau, eta klase burruka mailan agintea eskura dezan idatziko du Agiria eta hainbat lan onurakor.

Errepresioa ez zen matxinadan parte hartu zutenen aurka bakarrik zuzendu, iritzi ezberdinekoak zirenak ere gogotsu detenitzen dituzte.

Matxinadaren ondoren, agintariek beste usai, giro eta apaintasunez jantzi nahi dute.

Paristik hartu eta ingurueta daramazte lantegi eta fabrikak, langileak ere urrun bizi daitezen, burgesekin ez dira nahastuko aurrerantzean, diferentziak gehiago nabarmenduko dira.

Agintariek ez dute jokabidearen eta erabakiaren ondorenak ondo neurtu.

Langileen egoeraren ezberdinaz ohartzen dira langileak, kontzientzia gehiago gogortuko da, eta elkartuak bizitzeak batasun bidetik abiatzeko asko erraztuko du lana.

Frantzian industriatzeak ez du zabalkunderik oraindik lortu, artisanoak dira langile gehienak.

Frantziaren ekonomia hemeretzigarren mendearen erditik aurrera zuzpertzen da.

Urte muga horietan industriatze aldetik emanen dira pausorik nagusienak Frantzian.

Alemanian, berriz, feudalismoa ez dute oraindik deserrotu.

Printzeek, nobleziak eta burokraziak biziki lotua dadukate herria.

Frantzian, matxinadaren ondoren langileria lur jota dago.

Bere gidari eta buruzagiak, militanteak, hilak edo desterruan.

Inglaterran bakarrik du indarra langileriak, nolabaiteko sindikatoetan langileak elkartuak dirautelako.